Otaegi edarietxea, zure ardandegia Hernanin

Otaegi edarietxea,

Zure topalekua Hernanin. Ardandegia, klub soziala eta atseden lekua.

Otaegi edaritegian ardo berezia aurkituko duzu.Opari bat egiteko bila zabiltzan ardo hori, eta dastaketa, ikastaro eta kataz gozatzeko aukera izango duzu. Dastaketa pribatuak antolatzen ditugu, eta kata itsuak ere bai, talde txikitan. Ardoa eta garagardoa maite dutenentzako leku egokia da Otaegi.

Horrez gain, ardo-terapiak egiteko aukera ere eskaintzen dugu, gorputza eta burua lasaitzeko. Ardo-terapia terapia sakrokranealarekin batera, nerbio sistemaren funtzionamendua hobetzeko eta estresaren kalteak alboratzeko.

Mens sana in corpore sano

Gu

Alba

Fisioterapia eta osasun-terapiak,
sakrokraneala bereziki.

Arantza

Ardo aholkularia 2002az geroztik.
Ribera  de Duero, Rioja, estatu mailakoak nahiz nazioartekoak.

Ardandegia

Momentu bakoitzak bere ardo edo garagardoa eskatzen du. Etorri eta gure aholkua emango dizugu. Ardoak eta garagardoak, estatukoak nahiz nazioartekoak.

Jarduera desberdinak antolatzen ditugu, ardoaren eta garagardoaren munduan interesa duten pertsonei zuzenduak.

  • Dastaketak
  • Ikastaroak
  • Kata pribatuak eta kata itsuak, talde txikitan.

Ardoterapia

Ba al dakizu zein eragin duen gorputzean larruazalean zabaldutako ardoak? Azalari gazteago eusten diola uste al duzu?

Ardotik eratorritako produktuekin egindako tratamenduek eta mahatsez aberastutakoek erlaxaziorako ahalmen handia dute. Giharretako tentsioak askatzen dituzte eta denboran zehar ongizate sentsazio handia sentitzen da.

Zein produktu erabiltzen dugun

  • Mahats-olioa
  • Mahats hazi eta azalen scruba
  • Vinaccioli-olioa
  • Almendra gozodun olioa
  • Mahats orriarekin egindako krema

Mahatsaren, mahats orriaren  eta ardoaren ezaugarriak

  • Azala hidratatzen du
  • Epidermiaren euskarri diren fibrak sendotzen ditu, haren sendotasuna eta malgutasuna hobetuz.
  • Polifenmoli asko duenez, erradikal libreen aurka borrokatzen du (modu naturalean ezabatuz). Erradikal libreak dira zahartze goiztiarraren erantzuleak eta zimurren eragileak.
  • Zirkulazio periferikoa hobetzen du, hankei atseden handia emanez.
  • Flabonoide asko dituenez ahalmen antioxidatzaile handikoa da. Azala gaztetzen du, energia asko emanez.

Tratamenduak

  • ESFOLIATZAILEA: Azalari igurtzi bat emanda, leun-leuna eta berritua geratuko da. Ondoren, olioa edo mahatsa zabaltzen da, azalaren adinaren arabera.
  • MASKARILLA: Zelulak berritzen ditu, elastinaren produkzioa sustatzen du, ehuna gozatzen du.
  • AURPEGIRAKO URA: azala hidratatu eta gozatu egiten du.
  • MURGILPENA: Ardoaren osagaiak azaletik zehar sartzen dira gorputzean, giharretako tentsioak baretuz, odolaren zirkulazioa bizituz. Horrez gain, era guztietako masajeak ematen ditugu: tailandiarrak, reiki, erreflexologia, armonizazio energetikoa, kine taping eta beste asko eta asko.

Propietate antioxidatzaileak dituenez ardoak, gorputz osoa desintoxikatzen du.

Otorduetan baso bat ardo hartzea oso ona da zirkulaziorako.

Terapia sakrokraneala

Azala ardoaren ezaugarri antioxidatzaileekin garbitu ondoren, masaje bat ematen da giharretako tentsioa lasaitzeko. Horrek gorputz oso ona uzten du, atseden sentsazio handia.

Behin hori dena eginda, amaiera ematen zaio tratamenduari terapia sakrokraneal baten bidez. Terapia honen onura da nerbio sistema zentralaren funtzionamendua hobetzea, estresaren kalteak ezabatzea, gaixotasunekiko erresistentzia handitzea eta osasuna oro har hobetzea.

Harremana

Andre kalea, 33 – 20120 HERNANI

943 12 84 03
681 39 40 83

otaegi.edarietxea@gmail.com